lunes, 25 de septiembre de 2017

Oinarrizko plaka

Kaixo lagunak!
Hementxe gara berriro ere. Gaurkoan oinarrizko plakaren inguruan ibiliko gara!

Resultado de imagen de placa base ordenador

Oinarrizko plaka: Esan genezake, ordenagailuaren bihotza dela. Ordenagailuaren elementu printzipala da, izan ere, elementu guztiak honi lotuta egoten dira. Oinarrizko plakan elementu desberdinak aurki ditzazkegu: Mikroprozesadorea, RAM memoria...




Bueno, hurrengo astean oinarrizko plakaren elementu baten inguruan ibiliko gara hitz egiten, hain zuzen ere, mikroprozesadoreari buruz. Espero dut gaurkoan eman dudan informazioa gustatu izana.
Hurrengo astera arte!!! 馃檵馃檵馃檵

lunes, 18 de septiembre de 2017

Hardwarea eta softwarea



Kaixo denoi!
Hementxe gara astero bezela!Gaurkoan hardwarea eta softwarea bereiztiko ditugu oso modu erraz eta ulergarrian.
Resultado de imagen de hardware


Hardwarea: Ordenagailuaren atal fisikoa da, piezak osatzen dute, besteak beste, sagua, pantalla, teklatua, disko gogorra... Baina horiek funtzionamendu egokia izateko programatu egin behar dira eta hori softwarearen lana izaten da.




Resultado de imagen de software


Softwarea: Ordenagailuak, eginbeharren zerrenda zehatza ez badauka, ezin du funtzionatu. Agindu sekuentzia horiek programak deitzen dira, eta ordenagailuak uler dezaken lengoaian idatzita daude. Programei dagokion atal zabalari softwarea deritzo.





Softwareak programak dira azken finean eta bi motatakoak bereizten ditugu.

  • Oinarrizko sistema edo sistema eragilea: Beharrezkoa da ordenagailua martxan jartzeko eta oinarrizko zerbitzuak eskeintzen ditu.
  • Erabiltzaileak hautatzen duen softwarea: Honi esker, erabiltzaileak zerbitzu desberdinak erabili ditzake, besteak beste, Excel, Word...

Espero dut gaurko gaia gustatu izana. Hurrengo astean gaia berri batekin etorriko naiz.
Hurrengo asterarte!!!馃憢馃憢馃憢

mi茅rcoles, 13 de septiembre de 2017

AURKEZPENA

Kaixo!
Ongi etorri nire blogera!
Julen Mujika naiz, Zumaiako Institutuan ikasten dut eta aurten, batxilergo 2. ikasturtea egiten ari naiz. Interes handia dut ordenagailuen inguruan eta hori dela eta aurten IKT ikasgaia hautatzea erabaki dut.
Blog honetan, astero-astero IKT-ari buruzko lanak argitaratuko ditut. Hasteko, hardwareari buruzko informazioa partekatuko dut.
Modu honetan, informatikaren inguruan duzuen ezagutza handiagotzeko aukera izango duzue nire blogaren bitartez.
Espero dut gustokoa izatea nire bloga.