Kaixo denoi!
Hementxe gara astero bezela!Gaurkoan hardwarea eta softwarea bereiztiko ditugu oso modu erraz eta ulergarrian.
Hementxe gara astero bezela!Gaurkoan hardwarea eta softwarea bereiztiko ditugu oso modu erraz eta ulergarrian.
Hardwarea: Ordenagailuaren atal fisikoa da, piezak osatzen dute, besteak beste, sagua, pantalla, teklatua, disko gogorra... Baina horiek funtzionamendu egokia izateko programatu egin behar dira eta hori softwarearen lana izaten da.

Softwarea: Ordenagailuak, eginbeharren zerrenda zehatza ez badauka, ezin du funtzionatu. Agindu sekuentzia horiek programak deitzen dira, eta ordenagailuak uler dezaken lengoaian idatzita daude. Programei dagokion atal zabalari softwarea deritzo.
Softwareak programak dira azken finean eta bi motatakoak bereizten ditugu.
- Oinarrizko sistema edo sistema eragilea: Beharrezkoa da ordenagailua martxan jartzeko eta oinarrizko zerbitzuak eskeintzen ditu.
- Erabiltzaileak hautatzen duen softwarea: Honi esker, erabiltzaileak zerbitzu desberdinak erabili ditzake, besteak beste, Excel, Word...
Espero dut gaurko gaia gustatu izana. Hurrengo astean gaia berri batekin etorriko naiz.
Hurrengo asterarte!!!👋👋👋
No hay comentarios:
Publicar un comentario