lunes, 2 de octubre de 2017

Mikroprozesadorea

Kaixo berriro ere!
Gaurkoan, aurreko astean esan bezAla, mikroprozesadoreari buruz hitz egingo dugu! Hastera goaz!!!




Mikroprozesadorea: Ordenagailuaren burmuina dela esan genezake. Izan ere, ordenagailuaren funtzionamenduan osagai askok hartzen dute parte baina garrantzitsuena mikroprozesadorea da. Eragiketak egiteaz eta agindu guztiak kontrolatzeaz arduratzen da.





Mikroprozesadoreak bi abiadura izaten ditu:

  • Barne abiadura: Mikroprozesadoreak barrualdetik funtzionatzen duen abiadura (500,600,800 MHz).
  • Kanpo abiadura: Mikroprozesadorea eta oinarrizko plaka elkartzeko duen abiadura (60,66 edo 100 MHz)
Resultado de imagen de intel 4004
Mikroprozesadorearen historiari dagokionez, lehenengo mikroprozesadorea 1971an sortu zen eta Intel 4004 izenarekin ezagutzen zen. Kalkuladora baten erabilerarako asmatua izan zen. 4 bits eta 2300 transitorez osaturik zegoen eta segunduko 60000 eragiketa egiteko gai zen.

Gaur egun gehien erabiltzen diren mikroprozesadoreak Intel eta ADM markakoak dira. 
Mikroprozesadorea erosterakoan, kontuan izan behar dugu gure ordenagailuak nolako funtzionamendua izango duen gure eguneroko bizimoduan. 




Esaterako, munduko "gamer" onenak Intel Core i7 erabili ohi dute, izan ere, kalkulu abiadura handiena duen mikroprozesadorea da.
Baina, erabiltzaile arruntak garenok ez dugu mikroprozesadore garestienak erosteko beharrik. Hori dela eta normalean mikroprozesadore merkeagoak eta simpleagoak erosten ditugu, esate baterako, intel core 2 duo.


Resultado de imagen de intel core 2 duo

Amaitutzat emango dugu gaurko saio. Espero dut nire blogaren bitartez, zuen ordenagailuaren inguruko ezagutza handituz joatea pixkanaka-pixkanaka.
Hurrengo astean ordenagailuaren atalak aztertzen jarraituko dugu.
Datorren astera arte!!!👋❤👋❤




No hay comentarios:

Publicar un comentario