lunes, 9 de octubre de 2017

RAM memoria

Kaixo berriro ere nire blogera! Gaurkoan, RAM Memoriari buruz hitz egingo dizuet. Espero zuen gustokoa izatea!!!



Resultado de imagen de ram memoria
RAM (Random Access Memory): Ausazko Sarbidedun Memoria, irakurri eta idazteko aukera eskaintzen duen memoria da. Memoria hegazkorra da, hau da, ordenagailua itxaltzerakoan bere eduki guztia galtzen du. Ram memoria, denbora baterako memoria gisa erabiltzen da. Esate baterako, film bat ikusten ari bagara, film horretako zatiak gordetzen ditu RAM memoriak. Abiadura azkarrean funtzionatzen du.


RAM memoriaren historiari dagokionez, lehenengo RAM memoria nukleo magnetikoduna izan zen eta 1949 eta 1952 bitartean garatua izan zen baina arazo bat zuen, memoria gutxi gordetzeko gai zen.


Ordenagailuak erosterakoan sarritan galdetzen dugu ea zenbat GB-eko RAM memoria behar dugun. Kontuan izan behar dugu, mikroprozesadorea bezalaxe, gure ordenagailuaren funtzionamendua izan behar dugula kontuan RAM memoria aukeratzerakoan.
Esate baterako, gure ordenagailua Word dokumentutan aritzeko soilik erabili behar badugu, nahikoa izango da 2GB RAM memoria erostea.
Bestalde, gure ordenagailua interneten zehar arazorik gabe nabegatzeko erabili behar badugu, nahikoa izaten da 4GB-eko kapazitatea duen RAM memoria erostea.
Baina gaur egun erabiltzen ditugun ordenagailuek 8GB-eko kapazitatea izaten dute sarritan. Esate baterako, gure eskoletan erabiltzen ditugun ordenagailuek 8GB-eko gaitasuna dute.

Prezioei dagokionez aldeak nabarmenak izaten dira, hori dela eta, 4GB RAM memoria erostea aholkatzen dizuet. Hemen ikus daiteke gaitasun desberdina duten RAM memorien prezio desberdinak:
8GB → 65,00€
4GB → 34,00€
2GB → 22,28€

Esan beharra dut, nahiz eta gaur egun 8GB-eko RAM memorien erabilerak gora egin duen, nik 4GB-eko gaitasuna duen RAM memoria aholkatzen dut, izan ere, ez dugu behar horrenbesteko gaitasuna duen RAM memoria.

No hay comentarios:

Publicar un comentario