miércoles, 11 de octubre de 2017

Periferikoak

Kaixo lagunak! Hementxe gara astero bezala, ordenagailuaren inguruan hitz egiteko asmoarekin. Gaurkoan Periferikoen inguruan mintzatuko gara. Has gaitezen!!!

Periferikoak ordenagailuari lotuta egoten diren atal fisikoak dira. Periferikoen artean hiru motatakoak desberdindu daitezke: Sarrerakoak, irteerakoak eta sarrera-irteerakoak.
Argazki honetan ikusi daiteken modu orokor batean.

Resultado de imagen de periferikoak
Sarrerakoak: Gailu hauek ordenagailuan datuak eta aginduak kanpotik sartzeko aukera ematen diote erabiltzaileari. Ezinbestekoak dira ordenagailua erabili ahal izateko, izan ere, hauen bitartez ordenagailua kontrolatzea lortzen dugu. Hauek dira gehien erabiltzen ditugun sarrera periferikoak:

Resultado de imagen de teclado y raton

  • Sagua: Sagua ordenagailuari lotuta egoten da eta ordenagailua kontrolatzeko erabiltzen da. Sagua pantalla guztian zehar mugitzen. Modu honetan, erabiltzaileak aginduak bidaltzen dizkio ordenagailuari.
  • Teklaua: Teklatuari esker, datuak sar daitezke ordenagailuan, eta zenbait funtzio aukera daitezke.




Irteerakoak: Atal fisikoak izaten dira eta hauei esker ordenagailuaren datuak jasotzen ditu erabiltzaileak. Hauek dira irteera periferiko batzuk:
    Resultado de imagen de pantalla
  • Monitorea edo pantalla: Txartel grafiko baten bidez egoten da konektatuta eta honi esker, ordenagailuaren informazioa jasotzen dugu, irudi edota testuen bidez.
  • Bozgorailua: Gailu hauek seinale elektroniko bat soinu bihurtzen dute. Antzerki edota zinemetan soinua indartzeko eta zabaltzeko erabiltzen dira.


Resultado de imagen de fax


Sarrera-Irteerakoak: Hauek, informazioa jasotzeko eta bidaltzeko aukera eskeintzen digute. Hauen artean ezagunena Fax da:
  • Fax: Eskaner bat da. Eskaner honek dokumentu original bat irudi bihurtzen du eta modu honetan beste ordenagailu batzuetara bidali dezake dokumentu hori irudi moduan.



Honekin amaitutzat emango dugu gaurko saio. Espero dut interesatu izana periferikoen inguruan eman dudan informazioa. Hurrengo astean ikusiko garelakoan!
AIO!!!👋👋😊😊

    No hay comentarios:

    Publicar un comentario