jueves, 12 de octubre de 2017

Biltegiratze unitateak

Kaixo berriro ere lagunak!!! Hementxe gara astero bezala. Gaurkoan biltegiratze unitateei buruz hitz egingo dugu eta espero dut hauen inguruan duzun ezagutza handiagotzea. Has gaitezen!!!💪 💪

Biltegiratze unitateei esker, ordenagailuko datuak memoria nagusitik ezabatu eta ondoren berriro berreskuratu ditzazkegu. Biltegiretze unitate desberdinak ditugu:Disko gogorra, disketea, USB memoria, CD-a, DVD-a...
Resultado de imagen de cd, dvd, usb, disco duro...

Disko gogorra: Ordenagailuaren informazioa gordetzea ahalbidetzen digu gailu honek. Disko gogorrak, datu kopuru handiak gorde ditzake eta oso azkar funtzionatzen du datuak bilatu, ezabatu edota idazterakoan.

Disketea: Bertan informazioa gorde eta irakurtzen da buru irakurle batzuei esker.Gauza guztiak bezalaxe bere abantaila eta desbentailak ditu. Abantailen artean aipatu behar da, eramangarria, konpaktua eta irakurri edota idazteko erraza dela. Desbentailen artean, mantsoa, garestia eta fidagarritasun eskasekoa da.

USB memoria: Biltegiratze-gailu bat da gure edukiak godetzeko balio diguna. Oso errazak dira leku batetik bestera eramateko. Lehen modeloek bateria baten beharra izaten zuten baina gaur egungoek ez dute horren beharrik izaten. USB-ak dira gehien erabiltzen diren biltegiratze unitateak. Gaur egun badira USB-ak 1,2,4,8,16,32,64,128 eta 256GB memoria dutenak, nahiz eta 64GB-tatik aurrera ez diren praktikoak izaten, beraien kostu altuarengatik.

CD-a: Datuak gordetzeko euskarri bat da. Esan beharra dago, bere erabilerak bera egin duela azkeneko urte hauetan. Lehenengo aldiz 1982an merkaturatu zen. 12cm-ko diametroa du eta erdian zulo bat du, 1,2mm-ko sakonera duena. Merkean izan ohi dira baina idazteko motelak dira.

DVD-a: 1995aren amaieran sortu zen. DVD diskoa, gaitasun handiko CDa da, bertan film bat ere kabitzen da. Abantailen artean aipatu beharra dago oso egokiak direla informazio kantitate handiak gordetzeko. Baina eragozpenak badituela ere aipatu beharra dago, esate baterako, bateraezintasunak gerta litezke formatu batzuetan.

Bueno, uste dut, gaurkoz nahikoa hitz egin dugula biltegiratze unitateei buruz. Espero dut, nire bloga irakurtzen, informatikaren inguruan duzun ezagutza handitzen joatea pixkanaka.
Hurrengo astean ikusi garelakoan!!! Agur💗💗💗


No hay comentarios:

Publicar un comentario