Kaixo berriro ere lagunak! Hementxe gara astero bezela eta gaurkoan irrikitan nago sistema eragileari buruz dudan informazioa zuekin partekatzeko. Has gaitezen!!👊👊
Orain dela aste batzuk aipatu nuen moduan sistema eragilea software bat da eta datuekin osaturik dago. Sistema eragilea beharrezkoa da erabiltzailea ordenagailuarekin komunikatu ahal izateko, izan ere, sistemaren ulermena eta erabilpena errazten du.
Sistema eragileak oinarrizko funtzioak burutzen ditu, besteak beste, teklatutik sartzen den informazioa jasotzea, pantailara informazioa bidaltzea... Sistema handietan ordea eginkizun konplexuagoak burutzen ditu, esate baterako, aldi berean funtzionatzen ari diren programen eta erabiltzaileen lana kontrolatu behar du, elkarri traba egin gabe.
Sistema eragileen artean zenbat mota desberdin ditugu:
- MAC: Apple Macintosh ordenagailuek erabiltzen duten sistema eragilea da. 1984an sortu ziren ordenagailu hauek. Merkatuan zabalkundea izan zuten lehenak izan ziren sagua eta interface grafikoa erabiltzen. Sistema honek izan zuen arrakastaren ondorioz, Windowsek bide bera hartzea erabaki zuen.
- MS-DOS: Sistema eragile hau, DOS familiari dagokio. IBM PC ordenagailuetarako sortua izan zen eta 1980-1990 urte bitartean erabilera handia izan zuen.
- WINDOWS: Ordenagailu pertsonalentzako sistema eragile bat da. 1985ean aurkeztua izan zen eta gaur egun gehien erabiltzen den sistema eragilea da.
- UNIX: 1960 eta 1970. hamarkadetan langile talde batek garatutako ordenagailuentzako sistema eragilea da. Gaur egungo Unix hainbat adarretan banatua dago.
- LINUX: Hasiera batean programatzaile gutxi batzuk erabiltzen zuten arren, Linuxek IBM bezalako erraldoien laguntza bereganatu du eta gainera milaka dira sistema eragile honetan boluntarioki lan egiten ari direnak, Microsoft Windows sistemak hainbat eremutan duen nagusitasunari aurre egiten.
Bueno, amaituta geratzen da gaurkoz. Espero dut gustatu izana sistema eragileen inguruan eman dudan informazioa.
Laster ikusiko garelakoan elkar!!!✌ ✌ ✌ 👋👋👋
No hay comentarios:
Publicar un comentario