lunes, 30 de octubre de 2017

Bibliografia

Kaixo lagunak!!!
Gaurkoan aste hauetan zehar eman dudan informazioa nondik bildu dudan erakutsiko dizuet.
Modu honetan zuek ere webgune horietan sartzeko aukera izango duzue. Has gaitezen 馃槈馃槈

HARDWAREA ETA SOFTWAREA: 
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Hardware
  • https://prezi.com/rpk7ov3nb_cl/hardware-eta-software/
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Sistema_eragile
OINARRIZKO PLAKA
  • https://prezi.com/x9-oupdetfzl/oinarrizko-plaka/
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Txartel_nagusi
MIKROPROZESADOREA
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Mikroprozesadore
  • https://prezi.com/fql7xhcoobww/mikroprozesadorea/
  • https://es.wikipedia.org/wiki/Intel_4004
  • http://www.hermanotemblon.com/el-intel-4004-el-primer-microprocesador-de-la-historia/
  • http://www.areatecnologia.com/tipos-de-micros.htm
RAM MEMORIA
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Random_Access_Memory
  • https://tiendas.mediamarkt.es/memorias-componentes-informatica
  • http://www.abc.es/tecnologia/consultorio/20150129/abci-memoria-RAM-que-es-para-que-sirve-201501281425.html
  • https://www.informatica-hoy.com.ar/memoria-ram/Los-distintos-tipos-de-memorias-RAM.php
PERIFERIKOAK
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Periferiko_(ordenagailua)
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Sarrera-irteerako_unitate
  • https://prezi.com/4yzla6cnxasd/gailu-periferikoak/
  • https://prezi.com/b9skkhv12ii6/sarrerako-periferikoak/
BILTEGIRATZE UNITATEAK
  • https://prezi.com/zjgowj-kbhcy/biltegiratze-unitateak/
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Disko_gogor
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Diskete
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/USB_memoria
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Disko_trinko
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/DVD
SISTEMA ERAGILEA EDO OINARRIZKO SOFTWAREA
  • https://eu.wikipedia.org/wiki/Sistema_eragile
  • http://www.imh.eus/eu/komunikazioa/dokumentazio-irekia/manualak/oinarrizko-segurtasuna-interneten/sistema-eragileak/zer-da-sistema-eragilea
  • https://es.slideshare.net/erikdavid/sistema-eragileak
Honekin amaitutzat emango dut hilabete hauetan zehar burutu dudan proiektu interesgarri hau. 
Lehenengo aldia izan da blog batean idazten dudala eta egia esan esperientzi ikaragarria izan da eta askorako balio izan dit.
Azkenik eskerrak eman nahi dizkiet astero nire bloga irakurtzen ari diren pertsonei, izan ere, zuek gabe ezingo litzateke proiektu hau aurrera eraman.
Eskerrikasko eta hurrengo baterarte!!! 馃憢❤馃憢❤馃憢❤

jueves, 12 de octubre de 2017

Sistema eragilea edo oinarrizko softwarea

Kaixo berriro ere lagunak! Hementxe gara astero bezela eta gaurkoan irrikitan nago sistema eragileari buruz dudan informazioa zuekin partekatzeko. Has gaitezen!!馃憡馃憡

Orain dela aste batzuk aipatu nuen moduan sistema eragilea software bat da eta datuekin osaturik dago. Sistema eragilea beharrezkoa da erabiltzailea ordenagailuarekin komunikatu ahal izateko, izan ere, sistemaren ulermena eta erabilpena errazten du.

Sistema eragileak oinarrizko funtzioak burutzen ditu, besteak beste, teklatutik sartzen den informazioa jasotzea, pantailara informazioa bidaltzea... Sistema handietan ordea eginkizun konplexuagoak burutzen ditu, esate baterako, aldi berean funtzionatzen ari diren programen eta erabiltzaileen lana kontrolatu behar du, elkarri traba egin gabe.

Sistema eragileen artean zenbat mota desberdin ditugu:

  • MAC: Apple Macintosh ordenagailuek erabiltzen duten sistema eragilea da. 1984an sortu ziren ordenagailu hauek. Merkatuan zabalkundea izan zuten lehenak izan ziren sagua eta interface grafikoa erabiltzen. Sistema honek izan zuen arrakastaren ondorioz, Windowsek bide bera hartzea erabaki zuen.
  • MS-DOS: Sistema eragile hau, DOS familiari dagokio. IBM PC ordenagailuetarako sortua izan zen eta 1980-1990 urte bitartean erabilera handia izan zuen.
  • WINDOWS: Ordenagailu pertsonalentzako sistema eragile bat da. 1985ean aurkeztua izan zen eta gaur egun gehien erabiltzen den sistema eragilea da.
  • UNIX: 1960 eta 1970. hamarkadetan langile talde batek garatutako ordenagailuentzako sistema eragilea da. Gaur egungo Unix hainbat adarretan banatua dago.
  • LINUX: Hasiera batean programatzaile gutxi batzuk erabiltzen zuten arren, Linuxek IBM bezalako erraldoien laguntza bereganatu du eta gainera milaka dira sistema eragile honetan boluntarioki lan egiten ari direnak, Microsoft Windows sistemak hainbat eremutan duen nagusitasunari aurre egiten.
Resultado de imagen de mac, ms, windows, unix, linux



Bueno, amaituta geratzen da gaurkoz. Espero dut gustatu izana sistema eragileen inguruan eman dudan informazioa. 
Laster ikusiko garelakoan elkar!!!✌ ✌ ✌ 馃憢馃憢馃憢

Biltegiratze unitateak

Kaixo berriro ere lagunak!!! Hementxe gara astero bezala. Gaurkoan biltegiratze unitateei buruz hitz egingo dugu eta espero dut hauen inguruan duzun ezagutza handiagotzea. Has gaitezen!!!馃挭 馃挭

Biltegiratze unitateei esker, ordenagailuko datuak memoria nagusitik ezabatu eta ondoren berriro berreskuratu ditzazkegu. Biltegiretze unitate desberdinak ditugu:Disko gogorra, disketea, USB memoria, CD-a, DVD-a...
Resultado de imagen de cd, dvd, usb, disco duro...

Disko gogorra: Ordenagailuaren informazioa gordetzea ahalbidetzen digu gailu honek. Disko gogorrak, datu kopuru handiak gorde ditzake eta oso azkar funtzionatzen du datuak bilatu, ezabatu edota idazterakoan.

Disketea: Bertan informazioa gorde eta irakurtzen da buru irakurle batzuei esker.Gauza guztiak bezalaxe bere abantaila eta desbentailak ditu. Abantailen artean aipatu behar da, eramangarria, konpaktua eta irakurri edota idazteko erraza dela. Desbentailen artean, mantsoa, garestia eta fidagarritasun eskasekoa da.

USB memoria: Biltegiratze-gailu bat da gure edukiak godetzeko balio diguna. Oso errazak dira leku batetik bestera eramateko. Lehen modeloek bateria baten beharra izaten zuten baina gaur egungoek ez dute horren beharrik izaten. USB-ak dira gehien erabiltzen diren biltegiratze unitateak. Gaur egun badira USB-ak 1,2,4,8,16,32,64,128 eta 256GB memoria dutenak, nahiz eta 64GB-tatik aurrera ez diren praktikoak izaten, beraien kostu altuarengatik.

CD-a: Datuak gordetzeko euskarri bat da. Esan beharra dago, bere erabilerak bera egin duela azkeneko urte hauetan. Lehenengo aldiz 1982an merkaturatu zen. 12cm-ko diametroa du eta erdian zulo bat du, 1,2mm-ko sakonera duena. Merkean izan ohi dira baina idazteko motelak dira.

DVD-a: 1995aren amaieran sortu zen. DVD diskoa, gaitasun handiko CDa da, bertan film bat ere kabitzen da. Abantailen artean aipatu beharra dago oso egokiak direla informazio kantitate handiak gordetzeko. Baina eragozpenak badituela ere aipatu beharra dago, esate baterako, bateraezintasunak gerta litezke formatu batzuetan.

Bueno, uste dut, gaurkoz nahikoa hitz egin dugula biltegiratze unitateei buruz. Espero dut, nire bloga irakurtzen, informatikaren inguruan duzun ezagutza handitzen joatea pixkanaka.
Hurrengo astean ikusi garelakoan!!! Agur馃挆馃挆馃挆


mi茅rcoles, 11 de octubre de 2017

Periferikoak

Kaixo lagunak! Hementxe gara astero bezala, ordenagailuaren inguruan hitz egiteko asmoarekin. Gaurkoan Periferikoen inguruan mintzatuko gara. Has gaitezen!!!

Periferikoak ordenagailuari lotuta egoten diren atal fisikoak dira. Periferikoen artean hiru motatakoak desberdindu daitezke: Sarrerakoak, irteerakoak eta sarrera-irteerakoak.
Argazki honetan ikusi daiteken modu orokor batean.

Resultado de imagen de periferikoak
Sarrerakoak: Gailu hauek ordenagailuan datuak eta aginduak kanpotik sartzeko aukera ematen diote erabiltzaileari. Ezinbestekoak dira ordenagailua erabili ahal izateko, izan ere, hauen bitartez ordenagailua kontrolatzea lortzen dugu. Hauek dira gehien erabiltzen ditugun sarrera periferikoak:

Resultado de imagen de teclado y raton

  • Sagua: Sagua ordenagailuari lotuta egoten da eta ordenagailua kontrolatzeko erabiltzen da. Sagua pantalla guztian zehar mugitzen. Modu honetan, erabiltzaileak aginduak bidaltzen dizkio ordenagailuari.
  • Teklaua: Teklatuari esker, datuak sar daitezke ordenagailuan, eta zenbait funtzio aukera daitezke.




Irteerakoak: Atal fisikoak izaten dira eta hauei esker ordenagailuaren datuak jasotzen ditu erabiltzaileak. Hauek dira irteera periferiko batzuk:
    Resultado de imagen de pantalla
  • Monitorea edo pantalla: Txartel grafiko baten bidez egoten da konektatuta eta honi esker, ordenagailuaren informazioa jasotzen dugu, irudi edota testuen bidez.
  • Bozgorailua: Gailu hauek seinale elektroniko bat soinu bihurtzen dute. Antzerki edota zinemetan soinua indartzeko eta zabaltzeko erabiltzen dira.


Resultado de imagen de fax


Sarrera-Irteerakoak: Hauek, informazioa jasotzeko eta bidaltzeko aukera eskeintzen digute. Hauen artean ezagunena Fax da:
  • Fax: Eskaner bat da. Eskaner honek dokumentu original bat irudi bihurtzen du eta modu honetan beste ordenagailu batzuetara bidali dezake dokumentu hori irudi moduan.



Honekin amaitutzat emango dugu gaurko saio. Espero dut interesatu izana periferikoen inguruan eman dudan informazioa. Hurrengo astean ikusiko garelakoan!
AIO!!!馃憢馃憢馃槉馃槉

    lunes, 9 de octubre de 2017

    RAM memoria

    Kaixo berriro ere nire blogera! Gaurkoan, RAM Memoriari buruz hitz egingo dizuet. Espero zuen gustokoa izatea!!!



    Resultado de imagen de ram memoria
    RAM (Random Access Memory): Ausazko Sarbidedun Memoria, irakurri eta idazteko aukera eskaintzen duen memoria da. Memoria hegazkorra da, hau da, ordenagailua itxaltzerakoan bere eduki guztia galtzen du. Ram memoria, denbora baterako memoria gisa erabiltzen da. Esate baterako, film bat ikusten ari bagara, film horretako zatiak gordetzen ditu RAM memoriak. Abiadura azkarrean funtzionatzen du.


    RAM memoriaren historiari dagokionez, lehenengo RAM memoria nukleo magnetikoduna izan zen eta 1949 eta 1952 bitartean garatua izan zen baina arazo bat zuen, memoria gutxi gordetzeko gai zen.


    Ordenagailuak erosterakoan sarritan galdetzen dugu ea zenbat GB-eko RAM memoria behar dugun. Kontuan izan behar dugu, mikroprozesadorea bezalaxe, gure ordenagailuaren funtzionamendua izan behar dugula kontuan RAM memoria aukeratzerakoan.
    Esate baterako, gure ordenagailua Word dokumentutan aritzeko soilik erabili behar badugu, nahikoa izango da 2GB RAM memoria erostea.
    Bestalde, gure ordenagailua interneten zehar arazorik gabe nabegatzeko erabili behar badugu, nahikoa izaten da 4GB-eko kapazitatea duen RAM memoria erostea.
    Baina gaur egun erabiltzen ditugun ordenagailuek 8GB-eko kapazitatea izaten dute sarritan. Esate baterako, gure eskoletan erabiltzen ditugun ordenagailuek 8GB-eko gaitasuna dute.

    Prezioei dagokionez aldeak nabarmenak izaten dira, hori dela eta, 4GB RAM memoria erostea aholkatzen dizuet. Hemen ikus daiteke gaitasun desberdina duten RAM memorien prezio desberdinak:
    8GB → 65,00€
    4GB → 34,00€
    2GB → 22,28€

    Esan beharra dut, nahiz eta gaur egun 8GB-eko RAM memorien erabilerak gora egin duen, nik 4GB-eko gaitasuna duen RAM memoria aholkatzen dut, izan ere, ez dugu behar horrenbesteko gaitasuna duen RAM memoria.

    lunes, 2 de octubre de 2017

    Mikroprozesadorea

    Kaixo berriro ere!
    Gaurkoan, aurreko astean esan bezAla, mikroprozesadoreari buruz hitz egingo dugu! Hastera goaz!!!




    Mikroprozesadorea: Ordenagailuaren burmuina dela esan genezake. Izan ere, ordenagailuaren funtzionamenduan osagai askok hartzen dute parte baina garrantzitsuena mikroprozesadorea da. Eragiketak egiteaz eta agindu guztiak kontrolatzeaz arduratzen da.





    Mikroprozesadoreak bi abiadura izaten ditu:

    • Barne abiadura: Mikroprozesadoreak barrualdetik funtzionatzen duen abiadura (500,600,800 MHz).
    • Kanpo abiadura: Mikroprozesadorea eta oinarrizko plaka elkartzeko duen abiadura (60,66 edo 100 MHz)
    Resultado de imagen de intel 4004
    Mikroprozesadorearen historiari dagokionez, lehenengo mikroprozesadorea 1971an sortu zen eta Intel 4004 izenarekin ezagutzen zen. Kalkuladora baten erabilerarako asmatua izan zen. 4 bits eta 2300 transitorez osaturik zegoen eta segunduko 60000 eragiketa egiteko gai zen.

    Gaur egun gehien erabiltzen diren mikroprozesadoreak Intel eta ADM markakoak dira. 
    Mikroprozesadorea erosterakoan, kontuan izan behar dugu gure ordenagailuak nolako funtzionamendua izango duen gure eguneroko bizimoduan. 




    Esaterako, munduko "gamer" onenak Intel Core i7 erabili ohi dute, izan ere, kalkulu abiadura handiena duen mikroprozesadorea da.
    Baina, erabiltzaile arruntak garenok ez dugu mikroprozesadore garestienak erosteko beharrik. Hori dela eta normalean mikroprozesadore merkeagoak eta simpleagoak erosten ditugu, esate baterako, intel core 2 duo.


    Resultado de imagen de intel core 2 duo

    Amaitutzat emango dugu gaurko saio. Espero dut nire blogaren bitartez, zuen ordenagailuaren inguruko ezagutza handituz joatea pixkanaka-pixkanaka.
    Hurrengo astean ordenagailuaren atalak aztertzen jarraituko dugu.
    Datorren astera arte!!!馃憢❤馃憢❤




    lunes, 25 de septiembre de 2017

    Oinarrizko plaka

    Kaixo lagunak!
    Hementxe gara berriro ere. Gaurkoan oinarrizko plakaren inguruan ibiliko gara!

    Resultado de imagen de placa base ordenador

    Oinarrizko plaka: Esan genezake, ordenagailuaren bihotza dela. Ordenagailuaren elementu printzipala da, izan ere, elementu guztiak honi lotuta egoten dira. Oinarrizko plakan elementu desberdinak aurki ditzazkegu: Mikroprozesadorea, RAM memoria...




    Bueno, hurrengo astean oinarrizko plakaren elementu baten inguruan ibiliko gara hitz egiten, hain zuzen ere, mikroprozesadoreari buruz. Espero dut gaurkoan eman dudan informazioa gustatu izana.
    Hurrengo astera arte!!! 馃檵馃檵馃檵